Iigo Urkullu Lehendakaria Gogora institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren bilerako buru izan da

Argitalpen-data: 

Zuzendaritzako Kontseiluko bilera

Iñigo Urkullu Lehendakaria Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren bilerako buru izan da, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua ondoan duela.

Bilera gaur arratsaldean egin da, Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan, eta, bertan, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranzek eta Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok aurtengo Jarduera Plana aurkeztu dute, Institutuak bultzatutako azken jardueren berri emateaz gain.

2024.urterako Planak, besteak beste, erakusketa-espazioei lotutako ekintzak jasotzen ditu. Alde batetik, Gogoraguneko obrak burutzea eta espazioa irekitzeko plana, arreta berezia jarrita ikastetxe eta unibertsitateen bisitak eta jarduerak proiektatzeko. Gasteizko Martxoaren 3ko Memoriagunearen kasuan, planean jasotako jarduerak Martxoak 3 Elkartearekin hitzarmena garatzera eta Fundazioaren Patronatutik ideia-lehiaketa sustatzera bideratuta daude.

Bestalde, Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legea onartu ondoren, urteko planak lege hori erregelamendu bidez garatu ahal izateko hainbat ekimen biltzen ditu, hala nola: memoria historikoaren elkarteen parte-hartzea, Legean jasotako errekonozimendu eta erreparazio pertsonal indibidual eta kolektiboaren deklarazioa lortzeko prozedura eta memoriaren espazioak eta ibilbideak arautuko dituen dekretua.

Eusko Jaurlaritzaz gain, Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluan honako hauek daude ordezkatuta: Eusko Legebiltzarreko taldeak, hiru aldundiak, EUDEL eta Eusko Legebiltzarrak izendatutako hiru pertsona: Paco Etxeberria, auzitegi-medikua eta gaian aditua; María Jauregi, ETAk 2000n hildako Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibilaren alaba, eta Josu Elespe, ETAk 2001ean hildako Lasarteko PSE-EEko zinegotziaren semea.